XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

b) Gordailatutako fidantzaren ordainagiria edo frogagiria, 424.609-3 zenbakiko kontuan Gipuzkoa Donostia Kutxan, titularra Ogasuneko Zuzendaritza Nagusia Donostiako Zerga Bulegoa izanik.

Fidantza horren zenbatekoa 1. lizitazioko enkanterako balio motaren % 20koa izango da sorta bakoitzerako.

c) Jatorrizko idatzi sinatua, sorta bakarra aukeratzen dela eta egiten den diru eskaintza adieraziko dituena.

Azken honek ezarritako gutxienekoa estali beharko du.

a) eta b) apartatuetan adierazitako agiriak haien kopiak edo jatorrizkoak izan daitezke, behar bezala erkaturik.

Esleipena:

Behin enkante Mahaia eratuz gero, Zergabilketari buruzko Erregelamenduak 139.2 artikuluan eta Ogasun eta Finantza Departamentuko azpiegitura organikoa eta funtzionalari buruzko martxoaren 17ko 27/1992 Foru Dekretuak agindu bezala eratuta geratuko dena, ekitaldiari hasiera emateko oridasunen zerrenda eta enkantea arautu behar duten baldintzak irakurriko dira, iragarki honen arabera.

Jarraian itxitako gutunazalean aurkeztutako proposamenak zabalduko dira eta enkante Mahaiak jaso den eskaintzarik onenari esleituko dio sorta, eta horren ondoren enkantea amaitutzat joko da eta dagokion akta egingo da.

Bi eskaintza berdin egotera, lehenago jasotakoari esleituko zaio.

Lehen lizitazioa amaiturik, sorta esleitu ez bada, zuzenean esleitu daiteke hilabeteko epearen barruan, indarrean dagoen Zergabilketari buruzko Erregelamenduak 140. artikuluan ezarritako prozeduraren arabera.

Sorta ez lehen lizitazioan, ez zuzeneko esleipenaren bidez inorenganatu ez bada, bigarren lizitazioa egingo da jarraiko eran.

3. Bigarren lizitaziorako eskeintzak, norgehiagoka:

Lizitatzaile guztiek enkante Mahaian aurkeztu beharko dute, berori hasteko orduan, Kutxako 424.609-3 zenbakiko kontu korrontean fidantza jarri izanaren ordainagiriarekin, berori gutxienez bigarren lizitaziorako oinarriaren % 20koa izanik.

Esleipena:

Behin Mahaia eratuz gero, Zergabilketari buruzko Erregelamenduak 139.2 artikuluan eta Ogasun eta Finantza Departamentuko azpiegitura organikoa eta funtzionalari buruzko martxoaren 17ko 27/1992 Foru Dekretuak agindu bezala eratuta geratuko dena, ekitaldia hasteko idazkariak ondasunen zerrenda eta enkantea arautu behar duten baldintzak irakurriko ditu, iragarki honen arabera, eta gordailuak onartu ondoren, norgehiagokaldiari emango zaio hasiera, sorta eskaintzaile onenari esleituz, eta guzti horren akta egin beharko da.

Lizitazio hau betegabe gertatzen bada, sorta hori zuzeneko kudeaketa bidez salduz esleitu ahal izango da, indarrean dagoen Zergabilketari buruzko Erregelamenduak 140. artikuluan ezarritako prozeduraren arabera.

LEHENTASUNEKO KARGAK: Kooperazio Sistemako gastu ordainketari atxikia, 104.242 pezetarekin.

OHARRA: Zordunari, kargen titularrei, baleude, eta helbide ezezagunean egoteagatik zuzenean jakinarazi ezin zaien interesatu guztiei, ediktu hau argitaratuz legezko birtualitate osoarekin jakinarazitzat hartuak egon daitezen.

ERREKURTSOAK: Zergabilketako iharduketa honen aurka interesatuek berraztertzeko errekurtsoa jar dezakete Ogasuneko Zuzendaritza Nagusiko Zerga Bulegoak Koordinatzeko Unitatearen aurrean, hamabost laneguneko epearen barruan, dagokion jakinarazpena jaso edo ediktu hau Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratu eta biharamunetik aurrera, edota erreklamazio ekonomiko-administratiboa, epe beraren barruan, Gipuzkoako Foru Auzitegi Ekonomiko-administratiboan, eta errekurtso horiek ez dute prozeduaren etenik ekarriko, indarrean dagoen Zergabilketari buruzko Erregelamenduak 90. artikuluan adierazten dituen baldintzak eta eskakizunak betetzen ez badira.